XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beste erremediorik ez nuela izan -esan zuen.

Jango banuen, dirua behar.

- Ulertzen dut.

Une hartan gainera izozki puska bat erori balitzaio ez zen urtuko.

Enplegatuak ile zuridun gaztearekikoak egiteko aukera hortxe ikusi zuen... gizajoaren diru eskasian.

- Aizu, aixkiria, kotxe bat bere lekuan sartu beharra daukat.

Besteren batean beste piska bat gehiago egongo naiz zurekin... agian.

Atea irekitzen utzi zuen bat-batean.

Mozkorra eserlekutik irristan erori eta atzekaldea lurrean zuela geratu zen.

Hala, hurbildu eta nere muturtxoa sartu nuen.

Mozkorra tartean denean muturra sartzea erokeria izaten da.

Ezagutzen bazaitu eta haren gustokoa bazara ere, indarra hartu eta hortzetakoren bat emango dizu seguruena.

Besazpietatik heldu eta zutierazi nuen.

- Benetan eskertzen dizut -esan zuen jendetasunez.

Neska bolantearen aurrean jarri zen.

- Betetzen denean, bai gizabidetsua bihurtzen dela madarikatua -esan zuen neskak altzairu herdoilezinezko ahotsez.

Eskerrik asko altxatzeagatik.

- Atzeko eserlekuan jarriko dut -esan nion.

- Benetan sentitzen dut.

Konpromiso bat daukat eta berandutu egin zait -enbragea sartu zuen eta Rollsa abiatu zen.

Kalamidade bat besterik ez da -erantsi zuen irribarre hotz batez.

Agian etxeren bat topatu ahal izango diozu.

Kale gorrian dago... gutxi gora behera.